XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroago mitxeleta-gai egiten dira ta orma ta beste landareen txortenetan gordetzen dira ta geroago mitxeletak biurturik azaldu.

Onela jaio ta azi, urtean gutxieneko iru bider egiten dute ta oietako azialdi batean arbiari erasotzen diote.

Gaitz au kentzeko arsenikodun urak erabilli, arrak erasotako ostoak pozoitzeko, menenatzeko, ta neguan gelditu ziran mitxeleta-gaiak ondatu.

Azkenik aipa ditzagun latinez Ceutorrhyncus pleurostigma izenadun moxorroaren arrak egiten dituan kalteak.

Moxorro onek uzten ditu arraultzak landarearen lepoan, landarea gaztea danean, ta arraultza oietatik jaiotzen diran arrak izaten dira ondatzaleak.

Ar abek landareen axala jaten dute.

Ala erasotako landareeri aunditu batzuek ateratzen zaizkate ta abetxek dira gaitzaren ezagungarriak.

Maiz jotzen badituzte landareak, mirritzak gelditzen dira.

Ez lur berean landare guruztunak (azak-eta) urte segituan jarri.

Artu zufrea bat, bi igeltsoa eta beste bi kedarra, oiek nastu ta auts ori landareak egon bear duteneko tokira bota.

Orrez gañera ondo abonatu lurrak, orra gaitza sendatzeko saiatu-modua.

Alpalpa.- Landare onetan ia gaitz bat besterik ez degu arkitu, alpalparen ar beltzak sortua.

Moxorro au lau egoduna da; guztiz egin danean 4-5 zentimetro luze izaten da, arraultzaren tankerakoa ta beltz dizdizaria kolorea.

Moxorro au egoak azi baño len zaborraren tartean pasatzen du udazkena ta negua edo bestela alpalpa-tokia itxitzen duan ormaren zuloetan, ta Epaillan (Martxuan) ala Jorraillan (Apirillan) agertzen da.

Emeak arrakin egon ondoren, alpalparen osto ta txorten biguñetan jartzen dituzte arraultzak, lareunen-bat bakoitzak.

Andik amar egunera arrak jaiotzen dira, ori antzekoak asieran ta gero belztu ta 6 milimetro luze egiten dira.

Bitartean alpalparen osto guztiak jaten dituzte ta batzuetan beste alpalpa-tokietara joan oi dira janaren billa.

Arrak osorik egiten diranean, Garagarillaren erdi-aldera, zaborrean gordetzen dira, edo bestela landu gabeko lurretan ala orma-zuloetan ta an egiten dute aldakuntza egodunak izateko.

Onela gorderik egoten dira urrengo udaberria arte.

Ar beltza iltzeko saiatu arsenikodun urak alpalpari botatzen, baño kontu euki gero alpalpa ori ganaduari ez ematea aalik-eta ur ori bota zanetik berrogei egun pasa arte.